Goi-mailako heziketa-zikloak
Goi-mailako programek lanean azkar hasteko aukera ematen diete neska-mutilei, goi-mailako teknikari maila lortuta. Aldi berean, unibertsitatera zuzenean sartzeko bidea ere ematen dute.
Normalean, bi urte irauten dute ikasketa hauek. 3 hilabeteko prestakuntza egoten da lantokiren batean, bai hemen inguruan edo bai atzerriko herrialderen batean, Erasmus programaren bitartez.
Hasierako graduko zikloa
Hasierako graduko programek lanean azkar hasteko aukera ematen diete gure neska-mutilei.
Normalean, bi urte irauten dute ikasketa hauek, eta 3 hilabeteko prestakuntza egoten da lantokiren batean.
Erdi-mailako heziketa-zikloak
Erdi-mailako programek lanean azkar hasteko aukera ematen diete neska-mutilei, eta, aldi berean, goi-mailako zikloetan sartzeko bidea ere ematen dute, goi-mailako zikloetara sartzeko azterketa bat pasatu ondoren.
Normalean, bi urte irauten dute ikasketa hauek. 3 hilabeteko prestakuntza egoten da lantokiren batean, bai hemen inguruan edo bai atzerriko herrialderen batean, Leonardo programaren bitartez.
Hasierako Prestakuntza
Mendizabala Lanbide Hezkuntzako Institutuan hasierako, erdiko eta goi-mailako prestakuntza-zikloak ematen ditugu. Enpresa, sindikatu eta irakasleen artean diseinatu ditugu ziklo horiek, lanerako gaitasuna eta ahalmena oinarri hartuta, lan-merkaturako prest irten daitezen gure ikasleak.
Gaur egun, 18 ziklo ematen ditugu institutuan, hainbat lanbidetakoak. A ereduan (gaztelaniaz) D ereduan (euskaraz) eta eredu eleanitzean (ingelesez ere bai) egin daitezke zikloak, eskariaren arabera.